martes, 23 de febrero de 2016

ESALDIEN HAUSNARKETA

Aupa!

Klase teoriko honetan Curriculumaren gaian testuinguratzeko, curriculuma zer den eta zein mota dauden ikusi genuen. Hezkuntzan, curriculuma ikaskuntza-irakaskuntza prozesu bat osatzen duten helburu, gaitasun, metoso eta ebaluazioen multzoa da eta mota desberdinak daude: nulua (lantzen ez diren gaiek osatzen dutena), formala (adostutakoa), ezkutua (formalean agertzen ez dena baina betetzen dena) eta erreala (betetzen dena). 

Klasean, taldeka jarrita irudi batzuk aztertu genituen. Ni nengoen taldeari hezkuntzaren inguruko gai bati buruz hitz egitea tokatu zitzaigun. Irudi honetan ikaske batzuk klasean agertzen dira eta irakaslea letrak irakasten ari da. Arbelean letra batzuk daude idatzita (OBCD), eta ikasleak letra hauek ikusitakoan, ABECEDE esaten du. 

Irakasleak hau entzundakoan, erantzun hori gaizki dagoela esaten dio ikasleetako bati. Beraz, honekin ateratzen dugun konklusioa, irakasleak entzun nahi duena ikasten dugula, nahiz eta ez izan guk erantzungo genuena.




Hausnarketa honetaz aparte, beste hainbat puntutaz hitz egin zen klasean. Nire ustez, puntu hauek gure etorkizunerako garrantzitsuak diren puntuak direla uste dut; hain zuzen ere, irakasleari bere lana gustatu behar zaiola, oso lan bokazionala da, eta berak ikasleei erakusten dien bezala, ikasleengandik ere ikasi ahal eta behar dutela. 



Gainera, errealitateari buruz hitz egin genuen, eta horretarako hainbat argazki erabili genituen errealitate horretan dauden estereotipoak ezagutu eta baloratzeko. Estereotipo hauek normalean publizitatean dira oso nabarmenak. Komunikabideek erakusten dituzten produktuak gizonak posizio altuago batean uzten ditu emakumeak baino. Gainera, askotan objektuak sailkatuta edukitzen ditugu batzuk emakumeentzako eta beste batzuk gizonentzako, eta horrek gizartearekin du lotura zuzena. 









No hay comentarios:

Publicar un comentario