Gaurkoan, aipatu bezala, irakasleak desberdintasun eta antzkotasunei buruz hitz egitera animatu gaitu.
Lehenik eta behin, curriculum dekretuan eta nik bizitako eskola oroitzapenetan dauden loturak aipatuko ditut.
11. artikuluan esaten den bezala "Haur Hezkuntzaren esperientzia-eremuak bi dira: norberaren nortasunaren eta ingurune fisiko eta sozialaren eraikuntzaren eremua...".
Haur baten heziketan ezinbestekoak diren ezagutza finko batzuk eta hori denboran zehar aldatu ez den gauza da. Nire argazkietan ikusi ditzake motrizitatearekin lotutako gaitasunei dagozkiela, artea ere bai ikusi ditzake, hau da, haur batentzako ezinbestekoak diren ezagutzak transmititu behar zaio garapenerako. Aipatzekoa da ere, 21.artikuluan tutoretza eta orientazio atalean agertzen dena: "Irakasle-talde osoaren egitekoa da ikaslea ikaskuntza-prozesuan eta garapenean laguntzea,(.....) familiekin komunikazio fluxu arina ezartzearen erantzule nagusia." Irakaslearen paperatan oso garrantzitsua da bai ikaslearekin eta bai familiarekin komunikazio harreman bat sendotzea eta jarraipen bat egitea, honek aldatu ez den gauza da eta gero eta gehiago sendotu nahi den gauza da.
Bestalde, hainbat desadostasun aurkitu ditut. Adibidez, teknologiaren konpetentzia sustatzearena. 5. artikuluan aipatzen da; gaur egun teknologiak indar handia du, eta hezkuntzan asko erabiltzen da, horregatik txikitatik ikasten den zerbaitetan bihurtu da.
Denborarekin batera, konpetentzia desberdinak garatzen joaten dira, eta horren arabera hezkuntza gizartearen arabera moldatzen da pertsonak prestatzeko eta etorkizunean ondo moldatzeko; horregatik normala da adostasun eta desberdintasunak aurkitzea.


No hay comentarios:
Publicar un comentario