domingo, 21 de febrero de 2016

HAURTZAROKO OROITZAPENAK

Kaixo denoi!

Honako sarrera honetan nire haurtzaroko esperientzia eta bizipenetaz gain, garai hartan gustuko nituen hainbat gauza ere aipatuko ditut. Horretarako, nire haurtzaroko hainbat argazki aukeratu ditut eta argazki horietaz gain ere bizitzako fase hartan garrantzitsuak ziren gauzei ere argazkiak atera dizkiet. Hona hemen nire haurtzaroko oroaitzapenak.


Familia
Nire ustez, haurtzaroan familiartean egotea oso garrantitsua da, eta horregatik aukeratu dut argazki hau. Gurasoek sarritan eramaten gintuzten herri eta hiri berriak ezagutzera, egunpasan eta gogratu ahal naizen einean, oso denboraldi ona izan zela kontsideratzen dut.

Ihauteriak
Haurtzaindegian geundenean, mozorroak egiten genituen bertan. Urteko aste honetan eskolak aldaketan jasaten zituen, izan ere ez genituen betiko gauzak egiten. Normalean mozorroak egin eta gero, patora irten eta argazkiak ateratzen genituen. 

Errotulagailuak
Errotulagailuak haurtzaroan asko erabiltzen genituen. Honako hauetaz gain, margoak eta argizariak ere erabiltzen genituen orrietan margotzeko. Gogoan dut, askotan irakasleek paretetan jartzen zituztela paper luze eta handiak eta horrela guk nahi haina margotu genezakeen.


Txangoak
 Txangoak egiteak elkarrenganako adiskidetasuna eta harremana estutzea ekartzen duela uste dut, eta hori saiatzen ziren irakasleak gure artean egiten. Denek denekin harremanetan jartzea saiatzen ziren eta horrela haur bakoitza aberasten zen. Argazki hau aukeratu dut, txango hori gogoan dudalako, eta hura izan zelako eskolako nire lehenengoetariko txangoa.


Honako argazki hau ere txango batena da, baina honetan gazteagoak ginen eta beste era bateko txangoak egiten genituen. Txango hau ondo baino hobeto gogoratzen dut, eta parke batera joan ginen egun bat deskribatzen du, eskolako aktibitateak bertan egiten jardun genuen eguna.

Danborrada
Donostiarra naizenez, ikastolan ere danborradako tradizioa txiki-txikitatik eraman dugu barruan. Eskolan San Sebastian eguna hurbil zegoenean eskolako-danborrada antolatzen zuten irakasleek eta bakoitzak bere danborra, mantala eta makilak ekarri eta Donostiako Martxa jotzen genuen. Egun hori iritsi baina lehen, sukaldari txapelak margotzen genituen, bakoitzak berea.

Gabonak
Gabonak normalean, familiartean pasatzeko aukera ezin hobea izaten dira. Nik familian ospatzeaz gain, haurtzaindegian ere ospatzen nituen. Urtero, abenduaren azkeneko egunetan, gure hautzaindegiko sukaldaria olentzeroz janzten zen eta gu guztioi olentzero zela sinestarazten zigun. Hori horrela, jaialdi bat ospatzen genuen patioan eta eguna ondo bukatzeko, bakoitzari oparitxo bat ekartzen zigun gure olentzerok.

Materiala
Erregela honek niretzat esanahi handia dauka. Izan ere, txikitan idazten ikasten ari nintzenean ekarri zidan amak, eta erregela horrekin idazteko erraztasun handia hartu nuen, erraza zelako letra bakoitza identifikatzea. Oso gustuko izaten nuen nire izen-abizenak bertan jartzea eta abar.

Psikomotrizitate gela
Argazki honetan ikus daiteke nire eskolako psikomotrizitate gelaren zati txiki bat. Bertan ematen genituen orduak eta orduak jolasean koltxonetekin jolasean. Taldekideekin batera jolasean ibiltzea oso gustukoa nuen.

 Itxulapikoa
Txikitan, nik diruari ez nion garrantzirik ematen, ez nekielako nola erabiltzen zen; baina egun batean nire gurasoek itxulapiko bat oparitu zidaten eta bertan ematen zidaten diru guztia sartu behar nuela eta inoiz ez atera esan zidaten. Nik kasu egin eta urteetan zehar jasotzen joan nintzen. Urte batzuk pasatakoan itxulapikoa jadanik beteta zegoen, eta irekitzerakoan eduki nuen emozioa ez zait inoiz ahaztuko.


Hau izan da guztia nire lehenengo sarrera honetan. Haurtzaroko oroitzapen gehiago ere baditut, baina horrela argazkietan islatzeko orduan garrantzitsuenak iruditzen zaizkidanak horietxek izango lirateke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario